XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ILLEN EGUNA

Gure illerriak lorezko txortaz eta makobillez, argiz eta otoitzez jantzi dira.

Gure eleizetan ainbeste eleizkizun egiten dira.

Nondik sortu ete da arimen izenak gogoratzen dauskun bildur-ikarea eta ortik sortu diran ainbeste ipuin bildurgarri?

Euskalerria aberatsa da olako ipuin eta edestiz: ildakoen etxe-inguruan, illerrietan, baseleizetan, kanpai-otsa entzutean... danean aurkitu dabe gure aurretikoak olako ipuiña sotzeko erea.

Baiña arimak bakean dagoz!